Oharrak / Notas

ERABAKIREN MOZIOAK GALDEKETA LOTESLEA ZIURTATZEN ZUEN. / LA MOCION DE ERABAKI GARANTIZABA UN REFERENDUM VINCULANTE

ERABAKIREN MOZIOAK GALDEKETA LOTESLEA ZIURTATZEN ZUEN.Erabakitik hainbat hedabideetan agertu diren guk aurkeztutako mozioarekin loturiko  akats batzuk argitu nahi ditugu. Inola ere ez dugu martxoaren 24ko data proposatu. Mozioaren aurkezpenean argi utzi genuen bezala, hori ezinezkoa zen, udalak ez baizuen bere lana bete. Hau da, ez zuen aurreko komisio batean jorratua izan behar zuen dokumentazioa udalbatzara… Sigue leyendo ERABAKIREN MOZIOAK GALDEKETA LOTESLEA ZIURTATZEN ZUEN. / LA MOCION DE ERABAKI GARANTIZABA UN REFERENDUM VINCULANTE

POZIK ETA HASERRE GAUDE! /¡SENTIMOS ENFADO Y ALEGRÍA!

Erabakik atsekabe handiz jaso du atzoko udalbatzak harturiko erabakia. Hizkuntza guztiz demagogikoaz eta herritarrei hitza ematean sinisten dutela esan ostean, EAJ eta PSEk osaturiko udal gobernuak, PPren abstentzioarekin, mozio alternatiboa onartu du. Galdeketaren prozesua urtarrilerarte luzatzen duena eta, gainera, obrak geldiarazten ez dituena. Hain justu gure mozioak eskatzen zuenaren aurka.    Nabarmendu nahi dugu, baita… Sigue leyendo POZIK ETA HASERRE GAUDE! /¡SENTIMOS ENFADO Y ALEGRÍA!

Galdeketa osoko bilkurara! / La consulta al pleno!

Datorren asteartean, abenduaren 18an, Erabakik bere mozioa defendatuko du osoko udal bilkuran. Egun horretan bertan hasiko da herri galdeketaren prozesua. Plataformaren helburu nagusia betetzeak asko pozten gaitu. Durangar guztiak egun horretan udaletxera etortzera gonbidatzen zaituztegu. Pozik joateko deia egiten dizuegu, horrela sentitzen baikara. Gure eskerrik beroenak hau guzti hau zuen lan, sinadura eta babesarekin egi… Sigue leyendo Galdeketa osoko bilkurara! / La consulta al pleno!

Sinadura zenbaketa argitu nahian / Intentando aclarar el recuento de firmas

Gaur, abenduak 5, Erabaki Durangoko udaletxera hurbildu da sinadurekin zer gertatu den argitzeko asmoz. 449 sinadurako aldea baitago Erabakik zenbatutakoen eta Udalak zenbatutakoen artean. Gatazka sortu duten sinaduren fotokopiak egin dira udaleko idazkariak konparatu ditzan eta akatsa non egon den argitu dezan. Aitziber Irigoras alkatearen hitzetan: “behar den guztia egingo da arazoa ahalik eta arinen… Sigue leyendo Sinadura zenbaketa argitu nahian / Intentando aclarar el recuento de firmas

Erabakik atxikimenduak gehitzen darrai / Erabaki Sigue sumando adhesiones

Erabakik atxikimenduak gehitzen darrai Erabakik indarrak gehitzen aurrera jarraitzen du energia berriekin, eta bitartean, herri-kontsulta egiteko hautesle-erroldaren %10a lortu izanaren erantzunaren zain daude administrazioaren partetik. Hau da asteartean plataformatik hainbat bizilagunekin egin zuten bileraren laburpena: Atzoko arratsaldean, azaroak 20, Erabaki plataformak  trenbideko lursailetarako onartutako proiektuak gehien kaltetzen dituen etxebizitzetako hainbat bizilagunekin informazio hitzaldia egin zuen,… Sigue leyendo Erabakik atxikimenduak gehitzen darrai / Erabaki Sigue sumando adhesiones

Azaroak 6ko bilkurako balorazioa / Valoración del pleno del 6 de Noviembre

ERABAKIK UDAL TALDEAREN GELDOTASUNA ETA ERANTZUN FALTA SALATU NAHI DITU ETA BEHARREZKO SINADURA KOPURUA LORTU DELA BAIEZTATZEN DUEN ERANTZUN OFIZIALA AHALIK ETA ARINEN EMAN DEZATELA. Azaroak 6ko udalaren osoko bilkuran alkateak 2.595 sinadura onartuak izan zirela esan zuen 2.206 nahikoak direlarik kontuan izanik 2015eko udal hauteskundeetako hautesle errolda 22.060 lagunekoa izan zela (%10 2.206) eta… Sigue leyendo Azaroak 6ko bilkurako balorazioa / Valoración del pleno del 6 de Noviembre

Ia 4.000 sinadura herri galdeketaren alde / Casi 4.000 firmas a favor de la consulta popular

Ia 4.000 sinadura herri galdeketaren alde Gaur, lehenengo 3.033 sinadurak sartu genituela hiru hilabete beteko diren honetan, beste 662 sinadurak aurkeztu ditu Erabakik gaur goizean, trenbideko lurretan egin nahi dituzten 5 dorreen inguruko herri galdeketa egitearen alde. Honela, gaur sartutako sinadurak uztailean sartutako 3.033 sinadurekin eta iraileko beste 170ekin batuta, 3.850 sinaduratik gora dira Durangoko… Sigue leyendo Ia 4.000 sinadura herri galdeketaren alde / Casi 4.000 firmas a favor de la consulta popular

Mauri, ongi etorri! / Bienvenido Mauri

Mauri, ongi etorri! Atzo PSE-EE alderdiko zinegotzia den Mauricio Garciak Durangoko udalak dekretuz onartutako bost dorreen eraikuntzaren aurkako iritzia publikoki ezagutarazi zuen. Horrez gainera orain arte trenbidea egon den lursailetan zer egingo den erabakitzeko kontsulta lotesle bat egin behar dela pentsatzen duela ezagutarazi zuen. Prentsa ohar honekin, Erabakitik adierazi nahi dugu asko pozten gaituela durangoko… Sigue leyendo Mauri, ongi etorri! / Bienvenido Mauri

Bueltan gatoz! / Estamos de vuelta!

Bueltan gatoz! Durangar asko oporretan joan dira. Eguzkia izan dute, mendian edo hondartzan egon dira. Autoz zein hegazkinez. Baina hori guztia bukatu da. Errealitatera itzultzea tokatzen zaigu. Irailaren 16an Trenbidearen eta 5 dorreen proiektuari alegazioak aurkezteko epea bukatu zen, atzo, eta oraindik inork ez digu ezer esan duela bi hilabete aurkezturiko sinadurei buruz. Noiz esango… Sigue leyendo Bueltan gatoz! / Estamos de vuelta!