Udako sasoia bukatzear dagoela ERABAKIk, HAZen bitartez, oporretara joan aurretik airean geratu ziren gaien inguruan hitz egiteko bilera bat eskatuko du Udal Gobernuarekin. Ez dugu gai hau denboran luzatzerik nahi.
Eskatutako bileran gai hauek jorratzea eskatuko dugu:
– Galdeketaren xehetasun tekniko eta juridikoak eta prozesua zein puntutan dagoen azaltzea eskatuko diegu.
-Galdeketa egiteko eskakizuna, Durangoko erroldako %15ak sinatutako galdera eta data, osoko bilkurara ahalik eta arinen eramateko aukera aztertuko dugu elkarlanean.
-Prozesuari buruzko informazioa aldia-aldian emateko eskakizuna egingo dugu. Gardentasuna ezinbestekoa dela deritzogu eta hilero gaiaren inguruko datuak publiko egiteko iradokiko diegu. Puntu hau oinarrizkoa dela uste dugu, baina ez gai honekin bakarrik, baizik eta gardentasun printzipio hori legegintzaldi hasieran herritarrekin sinatutako akordioaren puntu guztiekin eman beharko litzatekeela uste dugu.
Bestalde, ERABAKItik Udaletxean ordezkatuta dauden beste alderdiei hitz egiteko eskakizuna luzatuko diegu. Uste dugu garrantzitsua dela alderdi guztiekin hitz egitea eta gaurko egunean galdeketaren inguruan duten iritzia ezagutzea.
Galdeketa burutu dadin lanean jarraituko dugu.
Erabaki Nahi Dugu!
____________________________________________________________________________________
Una vez pasado el periodo estival, desde ERABAKI vamos a solicitar a través del SAC una reunión con el Equipo de Gobierno para retomar los puntos que se quedaron pendientes antes de vacaciones. No queremos que este tema se demore.
En dicha reunión solicitaremos que se traten los siguientes puntos:
Así mismo, desde ERABAKI también solicitaremos reunirnos con el resto de los partidos que actualmente están representados en el Ayuntamiento. Consideramos que es importante hablar con todos los partidos y saber cuales son sus opiniones actuales en relación a la consulta.
Seguiremos trabajando para que la consulta sea una realidad.
Erabaki Nahi Dugu!
