Urtebete galdeketaren alde / Un año en favor de la consulta

ERABAKI sortu zenetik urtebetera udal taldeak (PNV eta PSE) gezurretan jarraitzen du galdeketa atzeratzen duen bitartean.

Urtebete pasa ostean milaka durangarrek eskatu duten galdeketa egiteko udal taldearen hasierako borondate politiko faltarekin jarraitzen dugu. Duela 3 aste burutu zen batzordean egin genuen “eta galdeketa noizko?” galderaren aurrean jaso genuen erantzuna apirila amaierarako edo maiatza hasierarako txosten juridiko baten zain zeudela izan zen. Eta hau ezin zen duela urtebete eskatu? Orain ez daukagu txostenik, ez daukagu erantzunik eta pasadan astean esan ziguten aste honetan egin behar zen batzordea atzeratu egin dela. Ondorioa argia da: EZ DAUKATE GALDEKETA EGITEKO INONGO BORONDATERIK.

Maiatzean urtebete bete da ERABAKI sortu zela, duela urtebete zabaldu genituen gure sare sozial kontuak, gure lehen prentsa oharrak bidali genituen eta gure lehen aurkezpena egin genuen jendez betetako areto batean.

Jaiotza hau behartutako erditze bat izan zen, tren geltoki zaharra zelan botatzen zuten ikusita egin baikenuen, nahiz eta 1500 lagunek sinatu geltokiaren azterketa bat egitearen alde eta eraikin hori gure historiaren parte izanda durangarrentzako erabilera ugariko espazio bezala erabiltzearen alde.

2018-01-08an berri honekin esnatu ginen:

“Durangoko tren geltoki zaharraren eraispena gaur hasi eta otsailka amaieran amaituko dela baieztatu du ETSk”

5 hilabete beranduago beste honekin jagi ginen:

“Trenaren lursailen etorkizuna galdeketa bidez erabakitzea eskatzen duen taldea sortu da Durangon”

ERABAKI herriak hitza eta indarra duela jakitun sortu zen, borondate sendo eta antolatu batek interes handien kontra egin dezakeenaren konbentzimenduarekin, baita ETS boteretsuaren aurka ere, eta gure herriko agintariek herritarren mesedetara egin behar dutela, herritarrak entzuten, auzoetako jendea entzuten. Gogoratzen diegu gu garela hor ipini ditugunak.

Lehen egunetik lanean hasi ginen galdeketaren aldeko sinadurak batzen, legeak galdeketa loteslea egin ahal izateko eskatzen duen kopuruaren bila. Oztopoz betetako urtea izan da: dekretukada, sinaduren galera, osoko bilkura antzuak eta ERABAKIk aurkeztutako mozioen aurkako mozio alternatiboak.

Proiektuaren konfirmazioa BOEn agertu zen, obrak ez ziren gelditu, ez dago ez data ez galderarik herri-galdeketarako. Urtebete beranduago hasierako borondate falta berdinarekin aurkitzen gara udal taldearen partetik. Duela aste batzuk burutu zen batzordean egin genuen “eta galdeketa noizko?” galderaren aurrean jaso genuen erantzuna apirila amaierarako edo maiatza hasierarako txosten juridiko baten zain zeudela izan zen. Ez dago txostenik, ez dago erantzunik eta beste behin argi geratu da udal taldearen asmoa prozesu dena atzeratu eta luzatzea izan dela, ez dezaten egin eurengandik espero dena: herri-galdeketa kudeatu eta egitea. Txosten hau ezin zen 2018ko maiatzean eskatu? Edo 2018ko uztailean? Edo sinadurak entregatu zirenean? Edo 2018ko abenduan, udaletik onartu zenean sinadurekin erroldaren %15a gainditu genuela? Edo urtarrilean galdeketa egitea onartu zenean? Edo otsailean batzordea egitea erabaki zutenean? Bada ez, maiatzean gaude eta irtetear dagoen udal taldeak lortu du gura zuena: galdeketaren alde zerbait egiten ari direnaren itxurak egin eta urtebetean EZER EZ aurreratzea.

Gogoratu gura dugu galdeketa egiteko epea BOEn argitaratu eta gutxienez 3 hilabetera eta beranduenez urtebetera artekoa dela. Argitarapen hau egin ezean epeak luzatuz doaz, gaur gauden bezala hileak edo urteak egon gaitezkeelarik. Galdeketa atzeratzea izan da beraien estrategia politikoa.

ERABAKItik konpromisoa, errespetua eta galdeketa egiteko borondatea eskatzen jarraitzen dugu. Borondate politikoa noizko?

——————————————————————————————

Un año de la creación ERABAKI y el equipo de Gobierno (PNV y PSE) siguen mintiendo mientras retrasan la consulta.

Después de una año nos encontramos con la misma falta de voluntad política por parte del equipo de gobierno para realizar la consulta que miles de Duranguesxs han solicitado. En la última comisión que se celebró hace 3 semanas y ante la pregunta que hicimos: ¿La consulta para cuándo?, su respuesta fue que estaban esperando un informe jurídico para finales de abril, principios de mayo para poder atar un plazo. ¿Acaso no se podía haber pedido hace un año? No hay informe, no hay respuesta y esta semana pasada nos vuelven a comunicar que no hay la comisión que se tenía que celebrar. Las conclusiones son claras y fáciles de hacer. NO TIENEN VOLUNTAD DE HACER NADA PROCONSULTA.

En mayo hace un año que nació ERABAKI, hace un año abríamos nuestra cuenta en las redes, hicimos nuestra primera nota de prensa así como nuestra presentación oficial frente a una sala abarrotada.

Este nacimiento fue un parto provocado y se gestó en el momento que contemplamos el derrumbamiento de la antigua estación de tren desoyendo a mas de 1.500 firmas que pedían un estudio  a patrimonio, pedían poder mantener ese edificio como parte de nuestra historia y reconvertirlo en un espacio de diversos usos para sus vecinos y vecinas.

El 08-01-2018 nos levantábamos con este titular:

“ETS confirma que el derribo de la antigua estación del tren de Durango comienza hoy y concluirá a finales de febrero”.

5 meses después nos levantábamos con este otro:

“Crean un grupo en Durango para someter el futuro de los terrenos del tren a consulta”

ERABAKI empieza a andar con la fuerza que da el convencimiento de  que el poder emana del pueblo, que no hay grandes que puedan con una voluntad firme y bien organizada, tampoco el todopoderoso ETS. Que nuestros dirigentes locales deben velar por nuestros intereses, escuchar a sus vecinxs, sus barrios y a su gente. Recordarles que somos nosotrxs los que les hemos puesto ahí.

Desde el primer momento nos pusimos a trabajar en la recogida de firmas consiguiendo las necesarias que por Ley obligaban a una consulta popular vinculante. Ha sido un año lleno de obstáculos, decretazos, perdida de firmas, plenos estériles, mociones alternativas a todas  las mociones presentadas por ERABAKI. La confirmación del proyecto sale en el BOE, las obras no se paralizan, no hay fecha ni pregunta definida para la consulta popular.

Después de una año nos encontramos con la misma falta de voluntad política por parte del equipo de gobierno, en la última comisión que se celebró hace semanas y ante la pregunta que hicimos: ¿La consulta para cuándo?, su respuesta fue que estaban esperando un informe jurídico para finales de abril, principios de mayo para poder atar un plazo. No hay informe, no hay respuesta y una vez más se constata que todo el proceso que se realiza por parte del equipo de Gobierno ha sido retrasar todo, para no realizar lo que se espera de ellxs, que gestionen la consulta. A caso este informe ¿no se podía haber solicitado en mayo de 2018? O ¿en Julio de 2018? Cuando se entregaron las firmas, o en Diciembre cuando se reconocían que más de un 15% del censo de Durango demanda esta consulta, o en Enero cuando se aprobó realizar la consulta, o en Febrero cuando crearon la comisión que no han hecho nada para reafirmarnos que todas las peticiones de Erabaki eran las oportunas para abrir dicho proyecto, pero nó , estamos en Mayo y el equipo de Gobierno saliente se ha salido con la suya, que parezca que la consulta se va a realizar y no haber avanzado por su parte NADA en un año.

Recordamos que el plazo para la consulta popular es de 3 meses mínimo a un año máximo DESPUES de que sea publicado en el BOE. En cuanto esta publicación no se realice, el plazo no corre, pudiendo estar así meses, años… retrasar la consulta como estrategia política.

Desde ERABAKI seguimos exigiendo el compromiso, el respeto y la voluntad necesaria que esta consulta popular merece. ¿La voluntad para cuándo?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s