ERABAKIREN MOZIOAK GALDEKETA LOTESLEA ZIURTATZEN ZUEN. / LA MOCION DE ERABAKI GARANTIZABA UN REFERENDUM VINCULANTE

ERABAKIREN MOZIOAK GALDEKETA LOTESLEA ZIURTATZEN ZUEN.

Erabakitik hainbat hedabideetan agertu diren guk aurkeztutako mozioarekin loturiko  akats batzuk argitu nahi ditugu.
Inola ere ez dugu martxoaren 24ko data proposatu. Mozioaren aurkezpenean argi utzi genuen bezala, hori ezinezkoa zen, udalak ez baizuen bere lana bete. Hau da, ez zuen aurreko komisio batean jorratua izan behar zuen dokumentazioa udalbatzara eraman.
Bi mozioen arteko ezberdintasunek denborarekin dute zerikusia eta baita martxan dauden obrak galdeketa egin bitartean geldiaraztearekin. Hona hemen aldeak zehatzago azalduak:

1.    EAJ eta PSEk galdeketaren zehaztasunak (data, galdera, epeak, ekintzak etab.) hurrengo udalbatzara (urtarrila) eramatea proposatu zuten bitartean, Erabakik urtea bukatu aurretik ezohiko udalbatza deitzea eskatu zuen, galdeketaren prozesua gehiago ez luzatzeko borondatearen adierazle gisa.
2.    Galdeketaren zehaztasunak eta dokumentazio teknikoa udalbatzara eramateko alde aurretik komisiotik pasatu behar denez, Erabakik ezohiko komisioa deitzea eskatu zuen.

3.    Erabakik galdeketarako data legeak zehazturiko gutxiengoa izan dadin eskatu zuen (BAOn argitaratu eta hiru hilabete eta egun bat) udal hauteskundeen aurretik edo ondoren izan litekeen kontuan izan gabe. Erabakik inoiz ez du gai hau aipatu ere egin, galdeketa eskatu duen hautesle erroldaren %15 hori bakarrik ordezkatzen duelako. EAJ eta PSEk, aldiz, alderdien artean erabakitako data zehaztu nahi dute. Non dago ba hainbestetan aipatu duten borondate hori?
4.    Erabakik hautesle erroldaren %15ak bere sinadurarekin babesturiko galdera zehatza proposatu zuen. Udal gobernu taldeak, berriz, alderdiek komisioan erabakitzea nahi du. Hori da herritarren nahia errespetatzea?
5.    Udal gobernu taldearen borondatearen adierazle
gisa, Erabakik PERI Ferrocarril proiektuarekin zerikusia duen oro gelditzea eskatu zuen. Nabaria den zerbait. Galdeketa prozesua zabalik egonik, proiektua berregin behar bada, herritarrenganako kalteak gutxitu nahi ditugu. Zergatik, orduan, kalte ekonomikoak aipatu zizkiguten? Mozioen gainintzeko puntuetan gauza bera eskatu genuen. Izan ere, bi mozioak berdinak dira jarraitu beharreko pausuei dagokionez.

Azpimarratu beharra dago bi mozioen oinarri juridikoak berdin-berdinak direla (Eusko Jaurlaritzaren Tokiko Erakundeen 2/2016 Legearen 80. Artikulua eta Espainiako Gobernuaren Udal  Mailako Galdeketen 7/1985 Legearen 70. Artikulua) Alde bakarra epeetan zegoen.
Erabakik proposaturiko galdeketa loteslea zen.
Ez da bidezkoa gezurrekin eta erdi egiekin norberaren burua zuritzea.
Hitz haiek oraindik ospatu eta txalotzen ditugu:
“Zelan nahiko dut nik ba horrelako zerbait nire herrian? Ez zaizkit dorre erraldoi horiek gustatzen eta are gutxiago aurkeztu diren sinadura horiek guztiak kontuan izan gabr planarekin aurrera jarraitzea. (…) Askotan nire printzipioen aurka bozkatu dut. Adibidez autopistareb edo pediatriaren inguruan. Gai hauei buelta eman ahal zaie baina dorreak eraikiz gero ez dago atzera egiterik. Eta ezin dut onartu”

Honekin sorturiko txarto ulertuak argitzea espero dugu. Edozein zalantza izatekotan gure emaila ere eskuragarri dago (Erabakidurango@gmail.com)

Bide batez, durangar guztioi gabon zoriontsuak opa dizkizuegu. Zuen etxeetan gaia ateratzera gonbidatzen zaituztegu.
Ikusiko duzue nola badagoen herri honetan erabakitzeko eta iritzia emateko gogoa.

Zorionak eta urte Berri on!

 

———————————————————-

 

LA MOCION DE ERABAKI GARANTIZABA UN REFERENDUM VINCULANTE

Desde Erabaki queremos hacer algunas correcciones que estamos viendo aparecer en los medios de comunicación en referencia a la moción presentada por Erabaki solicitando la consulta popular.
En ningún momento propusimos la fecha del 24 de marzo. Como bien explicamos en nuestra moción, no podíamos sugerir dicha fecha porque el Equipo de Gobierno no había cumplido sus deberes, llevando a pleno la documentación necesaria que se tenía que haber tratado en una comisión con anterioridad
Las únicas diferencia entre ambas mociones son de tiempos y en cuanto a solicitar la paralización cautelar del proyecto hasta la realización de la consulta. Y son las siguientes:
1.    Mientras Pnv y Psoe proponían llevar los términos de la consulta (fecha, pregunta, plazos, actuaciones, etc.)  y la documentación técnica para el siguiente pleno (enero), Erabaki proponía que se convocase uno de urgencia antes de finalizar el año como muestra de voluntad política de no querer dilatar más el proceso de la consulta.  
2.    Como para llevar a pleno los términos de la consulta y la documentación técnica, debe pasar por comisión, Erabaki solicitaba que se convocase una comisión extraordinaria para tratar el tema.
3.    Erabaki solicitaba que la fecha a la cual llegasen a acuerdo para la celebración de la consulta en la comisión, fuera la mínima que permite la ley (tres meses y un día después de su publicación en el BOE) independientemente si fuera antes o después de las elecciones. Erabaki nunca ha mencionado ese tema ya que su objetivo principal y al que se debe es al 15% del censo de Durango, que ha solicitado una consulta. Mientras que Pnv y Psoe quieren decidir la fecha en una comisión a medida entre los partidos políticos ¿ Donde está la buena Voluntad?
4.    Erabaki  proponía directamente la pregunta para la consulta: la que ha firmado el 15% del censo de Durango, mientras el Equipo de Gobierno quiere que salga de dicha comisión, al igual que la fecha. ¿Donde respetan a la decisión de la ciudadanía?
5.    Como muestra de buena voluntad del Equipo de Gobierno,  Erabaki solicitaba la paralización de toda cuestión relacionada con el proyecto de PERI ferrocaril hasta la realización de la consulta. Algo que resulta obvio, ya que hay un proceso de consulta abierto, evitando de este modo, daños mayores para la ciudadania en el supuesto de replanteo del proyecto. ¿Con qué rigor nos hablan de datos económicos?
En el resto y puntos de las mociones sugeríamos lo mismo ya que las dos mociones eran iguales en formas y pasos legales a seguir.
Cabe subrayar que la fundamentación jurídica de la consulta era idéntica en ambas mociones ( Ley 2/2016 Art.80 de instituciones locales ( Gobierno Vasco ) y la ley 7/1985 artículo 70 Consultas de Ambito local (Gobierno Estatal). Solo cambiaban los plazos.
La moción propuesta por Erabaki era vinculante.
No es de recibo refugiar en falsedades,  incoherencias personales….
Seguimos recordando y aplaudiendo aquellas  palabras:
“¿Cómo voy a querer algo así en mi pueblo? Ni me gustan esas torres mastodónticas que planean ni me gusta que se vayan a hacer sin tener en cuenta todas las firmas que se están presentando en contra. (…) He votado muchas veces en contra de mis principios como el tema de pediatría o de la autopista. Sé que estos asuntos se pueden revertir en un momento, pero el tema de las torres una vez que se construyan no hay vuelta atrás y no me lo podía permitir”
Con este escrito esperamos aclarar las confusiones que se hayan pretendido crear en la ciudadanía y poner nuestro email a su disposición  Erabakidurango@gmail.com para solventar cualquier duda que se tenga al respeto.
También aprovechamos para desearles a todxs lxs duranguesxs que pasen unas felices y conscientes fiestas y que lleven el tema de la consulta a la mesa. Verán que en Durango se quiere opinar; se quiere decidir.

 

Zorionak eta urte Berri on!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s