Uztaileko Balorazioa / Valoración de Julio

Uztaileko Balorazioa

Prentsa-ohar honen bitartez, ERABAKI plataformako kideok balorazioa egin gura dugu aurreko astean Durangoko Udaleko hirigintza-batzordean eta osoko bilkuran gertatu zenaren inguruan. Halaber, udalera eraman genituen 3033 sinadura eta orain arte lortu dugunaren inguruko hausnarketa plazaratu nahi dugu.

Aurreko asteartean, uztailak 17, hirigintza-batzordea batzartu zen PERI 1 plana  ⎯ETSk Durangoko Udalari eman diona⎯ ezagutzera eman asmoz. Batzorde horretara 50 bat durangar bertaratu ziren, proiektuak sorrarazten zizkien zalantzak eta ziurgabetasunak argitze aldera. Hala ere, argi utzi nahi dugu, batzordeburuak erantzun lausoak baino ez zituela eman, eta batzordeko kide batzuek apenas hartu zutela parte, hori aski ez, eta mespretxuz hartu zituzten bertaratutako lagunak. Horrez gain, mundu guztiaren begien bistan dagoen biribilgunearen eraikuntza-lanen inguruan galdegin genienean isilik geratu ziren, denon harridurarako. Jasota utzi zuten gauza bakarra dekretua sinatzera derrigortuta zeudela izan zen, eta handik bi egunera egin zuten.

Ostegunean, uztailaren 19an, gobernu-taldearen presak zirela-eta, ERABAKI plataformak presazko mozio bat aurkeztu zuen bi eskarirekin: proiektua geldiaraztea eta galdeketa bat egitea aurkezturiko 3000 sinaduren bermearekin. Egun bakar batean, udaleko osoko bilkurara 100 pertsona baino gehiago joatea lortu zen, uztailaren 19 batean. Lorpen handia, zalantza barik. Tamalez, osoko bilkuran ez zuten gure eskaera onartu, eta onarturiko proiektuarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten. Azpimarratzekoa da, gure ustez, bilkura bertan behera geratu zela  jendeak ERABAKIko kidearen parte-hartzea txalotu zuenean, eta, ondorioz, ez zen galde-eskeak egiteko aukerarik izan.

Bestalde, orain arte lorturikoa nabarmendu gura dugu:

  • Trenaren proiektua jendarteratu eta jendea jakitun egotea lortu da. Aldi berean, zuzen geundela erakutsi dugu, dorreak eta errepidea proiektuaren parte bereizezinak baitira.

  • Durangoko hautesle-erroldaren %10ak galdeketaren alde sinatzea lortu da, hilabete eta erdian. Herritarren parte-hartzea sustatu da herriaren etorkizunaren inguruan erabakitzeko.

  • 50 pertsona baino gehiago bertaratzea hirigintza-batzordera eta 100 pertsona baino gehiago osoko bilkurara uztaila moduko uda bete-beteko hilabete betean.

ERABAKI plataformako kideok entzute aktiboa aldarrikatu nahi dugu. Ez dago ezer indar handiagoa ematen duenik zerbaitetan uste osoa izatea baino. Lanean jarraituko dugu eztabaida-gune hori sortzeko eta zentzua gailendu dadin. Hitzetatik ekintzetara pasatu nahi dugu, eta herritarren parte-hartzea gure egunerokotasunera ekarri nahi dugu.

Sinadurak biltzen jarraitzen dugu adosturiko lekuetan.  Ez gara nekatuko, jo beharreko ateak joko ditugu eta berba egin behar denarekin berba egingo dugu. Ezina ekinez egina lortzen da.

Plataforma herritara eta apolitikoa gara. Mundu guztia da ongi etorria, eta eztabaidarako eta parte-hartzerako aukerak irekiak dira.

Bide beretik, Durango posible horren alde lanean jarraituko dugu, eta herri-galdeketa administrazio-tramite hutsa izan ez dadin borrokatuko gara.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi dugu, jaso dugun babesa itzela izan baita, eta modu askotarikoa izan da eman diguzuen adorea eta indarra. Aste gogorrak izan dira eta zuen sostengurik gabe ez gara ezer. Eskerrik asko!

#durangokplanto #durangoberdea

Valoración de Julio

Desde Erabaki queremos valorar tanto lo sucedido la semana pasada con la comisión de urbanismo, el pleno y la entrega de 3.033 firmas como el proceso seguido hasta ahora.

El martes pasado, día 17 de julio, se reunió la comisión de urbanismo para dar cuenta del proyecto de urbanización PERI1-ferrocarril entregado por ETS al Ayuntamiento de Durango. A esa misma comisión se sumaron  unos 50 vecinas y vecinos de Durango para plantear las dudas e incertidumbres que les planteaba el proyecto y para formular preguntas al respecto. Queremos dejar claro que las respuestas por parte de la presidenta de la comisión fueron nulas y que otros miembros de la misma apenas participaron e incluso mostraron poco respeto por los allí presentes. Ni siquiera supieron explicar las obras que están dibujando esa rotonda que tods vemos pero parece invisible todavía para los que respondieron con el silencio ante la insistencia y la perplejidad de los allí presentes. Sólo se dejó constancia de que estaban obligados a firmar el decreto, cosa que sucedió dos días despues.

El jueves, 19, ERABAKI,  ante las prisas del equipo de gobierno,  registró una moción de urgencia firma del decreto para solicitar la paralización del proyecto y la realización de la consulta avalada por más de 3.000 firmas. En solo 1 día se consiguió que más de 100 personas asistieran al pleno: un 19 de julio. Lo cual es un logro. En dicho pleno no se tuvo en cuenta nuestra petición y se decidió seguir con el proyecto aprobado. Destacar que el pleno fue suspendido cuando la gente aplaudió la intervención de la miembro de Erabaki con lo que no hubo posibilidad de “ruegos y preguntas”.

Por otro lado queremos destacar lo logrado hasta ahora:

-Sacar a la luz el proyecto del tren y que la gente sea consciente de lo que se va a hacer. Demostrando, a la vez, que estábamos en lo cierto respecto a las torres y la carretera.

-La firma de más de un 10% del censo electoral de Durango en mes y medio. Fomentar la participación de la ciudadanía respecto al futuro de su pueblo.

-La asistencia de 50 personas a la comisión de urbanismo y más de 100 al pleno en julio.

Desde Erabaki volvemos a reclamar esa escucha activa, no hay nada que de más fuerza que la convicción de creer en algo. Seguimos trabajando para que ese espacio de debate se produzca, para que el sentido común prevalezca y para que eso llamado «participación ciudadana» no sea una frase bonita en un papel sino algo real.

Seguimos recogiendo firmas en los puntos establecidos, no nos cansaremos de patear la calle iremos a donde haya que ir y hablaremos con quien tengamos que hablar.

Recordamos que somos una plataforma apartidista y ciudadana donde todo el mundo cabe, donde el espíritu de debate y de participación es siempre abierto.

Con este animo seguiremos trabajando por ese Durango posible, reclamando que esa consulta popular no sea gestionado como un puro tramite administrativo.

Por último agradecer el gran apoyo recibido, el tesón y la energía que nos ha llegado de muy diversas maneras y de muy diversas gentes. Han sido semanas muy intensas y lo necesitábamos, nos necesitamos. Eskerrik asko!

#durangokplanto #durangoberdea

 

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s